
Abenturaz blai 2007
Pasaiako Gazteria eta Kirol Sailak aurten ere “Abenturaz blai 2007” udalekuak antolatu ditu. Horien helburua da gazteek egun batzuk pasatzea naturarekin harremanetan, euren adineko beste gazte batzuekin batera. Jarduera ugari aurreikusi da, hala nola, arroilen jaitsiera, piragua, raftinga, eskalada, arku-tiroa, tirolina, espeleologia, Zurizara ibilaldia, bizikleta, tailerrak...
Udaleku hauek 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat dira. 12 egunekoak izango dira: uztailaren 15etik 26ra, biak barne. Aurten lehenengo aldiz Siresan izango dira, Huescako Hecho herritik 2 Km-ra, natura-ingurune zoragarrian.
Aurreko urteetan harrera ezin hobea izan duen programa honetan begirale espezializatuak arituko dira, aisialdian eskarmentua dutenak.
Udalekuek diru-laguntza garrantzitsua dute. Gazte pasaitarrentzako matrikula 117,58 €koa da eta barne hartzen ditu egonaldia, mantenua, jarduerak...
Matrikula-epea astelehenean, hilak 7, irekiko da eta maiatzaren 31 arte egongo da zabalik. Hala ere, lehenbailehen izena emateko gomendioa egiten dugu, plaza-kopurua mugatua delako eta plazak izena eman ahala onartuko direlako.
Informazio gehiago eskatu edo izena eman nahi duenak Gazteria eta Kirol Sailera jo behar du, 943004330 telefonora deituz edo bulegora bertaratuz: Euskadi Etorbidea, 61, Trintxerpe, Udal Euskaltegiaren ondoan; astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara.