Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/02
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Maiatzaren 2tik 16a arte: UDALEKU IREKIETAN izena emateko epea zabalik

Udaleku irekiak 2007<br/>

Udaleku irekiak 2007

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere: haurrek udan jolas-programa dibertigarri honekin gozatzeko aukera izango dute, eta horretaz gain, ikastetxeetan urtean zehar bereganaturiko euskararen ezagupenak jarraipena eta erabilgunea izango du udan.

Udaleku hauek Pasaian erroldatutako Haur Hezkuntzako (2004an edo lehenago jaioak) eta Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzako dira.

Uztailean izango dira 10:00etatik 13:00era, astelehenetik ostiralera; asteazkenetan arratsaldeko 5ak arte luzatuko da, egun osoko txangoak egingo baitituzte.

Gehienez ere 10-12 haur izango da talde bakoitzean eta taldeko begirale bana izango dute. Jarduera asko egingo dituzte: jolasak, kirola, lantegiak, mozorroak, txotxongiloak, dantzak, antzerkia, ipuinak, txangoak, natura-irteerak...
    
Matrikulazio-epea maiatzaren 2an zabalduko da, eta 16an bukatu. 225 plaza daude, beraz, epe hori errespetatzeko eskatzen dugu. Matrikula 52,26 €koa da.

Haur Hezkuntzako umeei dagokienez, nortasun agiriaren edo familia-liburuaren kopia aurkeztu behar dute.

Pasaiako ikastetxeetan ez dabiltzan haurren gurasoek Gazteria eta Kirol Sailera jo behar dute: informazioa eskatzeko  943-004330 telefonora deitu, eta matrikula-orria betetzeko bulegora bertaratu: Euskadi Etorbidea 61, Trintxerpe, Udal Euskaltegiaren ondoan; astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.

"Udaleku irekiak 2007"rako begiraleentzako izena-emateko epea irekia
| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A