Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/10
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Diruzaintzak ordainketak egiteko erabiltzen duen sistema 

Aurrekontuak gauzatzeko arauaren hurrengo artikuluak aplikatuko dira:

14.1.- Ordainketak hil bakoitzaren 10ean eta 25ean egingo dira, eta aldaketaren bat egitera behartuko gintuzkeen arrazoi objektiborik sortzen ez bada, honela jokatuko da:
 

  • Udalean sarrera-erregistroa hil bakoitzean 1etik 15era emana duten fakturak, hilabetea igaro eta hurrengo 25ean ordainduko dira. Halaber, eta baldintza berdinetan, obra-ziurtagiriak hilaren 25ean ordainduko dira, baina bi hilabete igaro ondoren.
  • Sarrera-erregistroa 16tik 31ra duten fakturetan berriz, hilabetea igaro eta hurrengo 10ean ordainduko dira. Halaber, eta baldintza berdinetan, obra-ziurtagiriak hilaren 10ean ordainduko dira, baina bi hilabete igaro ondoren.


14.2.- Diruzaintzak Ordainketen Plan bat egingo du, eta hau betetzeko arduraduna Diruzaina da. Beraz, zinegotziek eta funtzionarioek ezingo dute beren gain hartu data jakin batean egin beharreko ordainketa-aginduen konpromisorik.

14.3.- “Ordainketen Erregela Orokorra” momentu jakin batean aldatu beharko balitz, dagokion saileko Zinegotzi ordezkariak eskaera idatziz egin beharko du behar bezala justifikaturik eta Alkateak behin azterturik, ordainketa aginduko du edo ez, Diruzaintzako likideziak posible egiten badu.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A