Euskararen ezagutza Pasaian (2001eko erroldako datuak)
Ezagutzaren bilakaera azken 20 urtetan
Euskaldunen bilakaera adin taldeka
Ezagutza eta erabileraren arteko aldea
Euskaldunen bilakaera barrutika
Euskarak Pasaian duen errealitatearen berri emateko, bi aldagai jaso ditugu ondorengo tauletan; 2001eko erroldako ezagutza-datuak, batetik, eta 2003an egindako euskararen kale-erabileraren neurketaren emaitzak, bestetik.
Datu orokorrez gain, adin-taldekako eta barrutikako datuak ere jaso ditugu.
Orri honen amaieran eskura daiteke azterketaren txostena pdf formatuan
Pasaiako herritarren herena da euskalduna; laurdena, ia euskalduna; eta % 43a, erdalduna. Euskaldun gehienak, 5etik 4, alfabetatuta daude.
Euskaldunen ehunekoa 10 puntu igo da azken 20 urteetan; ia-euskaldunena 12 puntu; eta erdaldunen multzoak 22 puntuko jaitsiera izan du.
Bilakaerarik positiboena haur eta gazteen adin-taldeetan gertatu da: haurren ezagutzak 43 puntu egin du gora azken 20 urteetan eta gazteen ezagutzak 30 puntu. Helduen ezagutzak ere 6 puntuko igoera izan du. Adinekoak izan dira bilakaera negatiboa izan duten bakarrak, 9 puntutan egin dute behera.
Erabileraren bilakaera (91-03)

Adin taldeen araberako erabilera
Gorabeherak agertzen diren arren, joera orokorrei erreparatuta, 2001era arte beheranzko joera nabarmendu genezake. 2001etik 2003ra, ordea, goranzko joera nabari da erabileran; izan ere, 4 puntutan egin du gora azken bi urteotan
Barrutietako erabilera