Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/11/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2011/11/10: Prentsa oharra, Usozeko aparkalekuan egingo den Antxoko behin-behineko Anbulatorioari buruz 

Pasai Antxoko behin-behineko anbulatorioari buruzko azken berriak

Osakidetzak irailerako martxan jarri nahi zuen behin-behineko Antxoko anbulatorioa, baina leihaketa publikoan parte hartu zuen enpresa batek errekurtsoa jarri zuen, eta horregatik prozedura geldiarazi zen. Errekurtso horren ebazpena pasa den urriaren 28an aditzera eman zen.

Hori dela eta, obrak berehala hasiko dira. Hortaz, azaroak 14tik aurrera Usozeko aparkalekuan ezingo da autorik izan.

Edozein zalantza izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri.

Era berean, anbulatorio hau behin-behinekoa dela gogorarazi  nahiko genuke; behin betikoa, herriarentzat beharrezkoak diren beste hainbat ekipamendurekin batera, Luzuriagako bigarren fasean aurreikusita baitago. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu lehenbailehen bigarren fase horri ekin diezaion.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A