Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/10
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Herritarren parte-hartzea: Ondartxo nola eraiki nahi dugu? 

ALKATEAREN GONBIDAPENA

Pasaiako Udalak, gure herriko etorkizuna pasaitar guztion artean eraikitzeko herritarren parte hartzea bideratzen jarraitzeko konpromiso sendoa dauka.
Diputazioaren eta Udalaren artean Pasaia biziberritzeko sinaturiko hitzarmenean, Ondartxoko ekipamendua eraikitzeko proiektua idazteko ekintza dago. Proiektua idatziko duen ekipoa kontratatu aurretik, Udalaren eta herritarren artean eraikitzen jarraitzeko dugun konpromiso horretatik abiatuta, herritarren ikuspegitik eremu eta ekipamendu horrek zein helburu eta proposamen jaso behar dituen zehazteko parte hartze prozesu bat antolatu dugu.
Prozesuak bi saio izango ditu, datorren abenduaren 11n eta 18an, eta goizeko 10etan San Pedroko Ikastolan egingo dira.
Saio horietan lurralde horren egoera, aurrekariak eta hasierako parametroak edukiko dituzue, erabiliko den lur eremua ezagutuko duzue eta Ondartxoko eremu horretan herritarren ikuspegitik beharrezkoak iruditzen zaizkigun erabilerak planteatuko ditugu, hauek proiektua idatziko duen ekipoarentzat oinarria izan daitezen.
Ziur naiz denon artean gune horren etorkizunaren definizioan asmatuko dugula, beraz parte hartzera gonbidatu nahi zaitut.

Pasaian, 2.010ko Abenduaren 1eanMAIDER ZIGANDA POBLACIÓN 


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A