
Behin obrak amaituta, eta kudeaketa esleitu ondoren, Donibaneko Kantina berria bihar, ostirala, ekainak 11, irekiko da; eta ospatzeko, bertaratzen den orok arratsaldeko 19:30etik aurrera eskainiko den sardina-janaz gozatu ahal izango du.
Gogoratu behar dugu ekipamendu hau egiteko 200.650 €-ko inbertsioa egin dela, eta Enplegua eta Egonkortasuna sustatzeko Funtsak emandako diruarekin egin ahal izan dugula.
Eba Erkiziak eta Isabel Fernandezek sortutako proiektu hau egikaritzeko lanak Ivan Oujo Noceda y otro C.B. enpresak egin ditu azken hilabete hauetan.
Pasaian, 2010eko ekainaren 18an
ALKATEA
Maider Ziganda Población