Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/10
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2010/06/12: La Herrerako etorkizuneko ordenazioa zehazteko parte-hartze prozesuko hurrengo topagunea Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean 

Orain dela urtebete eman genion hasiera La Herrerako etorkizuneko ordenazioa zehazteko parte-hartze prozesuari.

Prozesu horren lehen fasean, lau saio egin ziren. Uztailaren 4an, jardunaldi haietako ondorioak eta herritarren posizionamendua jasotzen zuen sintesi dokumentuaren aurkezpen publikoa egin zen.

Hurrengo hilabeteetan, prozesuaren bigarren fasea burutzen joan da, lehenik, lehen fasearen amaieran sortutako “La Herrera Herrira”, herritar batzordeko hainbat kideren eta alderdi politikoen artean egindako lan saioak burutuz, eta bigarrenik, Lan Talde Teknikoaren lana eginez.
Herritar proposamen hori eztabaidarako, zehaztapenerako, zuzenketarako eta adostasunerako aurkeztuko da, datorren larunbatean, Ekainaren 12an egingo den Topagune berri batean. Jardunaldi hori, aurrekoetan egin dugun moduan, Karmego Ama eskolan egingo dugu, eta parte-hartzaileen izen-ematearekin goizeko 9,30etan hasiko da.

Honekin batera, prozesu honetako alderdi garrantzitsuenak, hau da, helburuak, garapena eta larunbateko jardunaldiaren eduki metodologikoa jasotzen dituen dokumentua igortzen dizuet.

Zuen laguntza eta babesa izango dugulakoan har ezazu nire agurrik beroena.
 

Pasaian, 2.010eko Ekainaren 7an
ALKATEAK

Sntua.: Maider Ziganda Población
 


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A