Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/10
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

“Erroteta baserria eta bere etxaguntzak” finkaren 90. Lursaila zerbitzu publikoari atxikitzea, Zerbitzu Sailaren biltegi eta kotxetegi bezala erabiltzearren. 

Udalbatzak 2010eko otsailaren 2an egindako bilkuran, ondoko erabakia hartu du:

“Erroteta baserria eta bere etxaguntzak” finkaren 90. Lursaila zerbitzu publikoari atxikitzea, Zerbitzu Sailaren biltegi eta kotxetegi bezala erabiltzearren.

Udaleko Zerbitzu Sailak Herrera iparrean dauden lokaletan eta orubean dauka egoitza. Eremu hori Pasaiako Portu Agintaritzarena da.

Gaur egun iraungita daude udalari portuko jabari publikoko eremu hori erabiltzeko baimena ematen zioten tituluak. Kontuan hartu behar da 2009ko otsailaren 19an Pasaiako Portu Agintaritzak Jaizkibia S.A.rekin kontratu bat sinatzea erabaki zuela, eremu horretan hainbat obra egiteko, besteak beste, udala erabiltzen ari den lokalak eraistea. Horiek horrela, 2009ko irailaren 7an Pasaiako Portu Agintaritzak hamabost eguneko epea eman zion udalari instalazio horiek husteko, eta hango giltzak entregatzeko.

Oraindik lokalak hustu ez ditugun arren, argi dago sailaren egoera behin-behinekoa dela; beraz, udala beharrezko gestioak egiten ari da, Zerbitzu Saiileko instalazioak lekualdatzeko. Horiek horrela, aurreikusita dago udal sail horren egoitza ahal bezain laster Nabalaldeara lekualdatzea.

Hala ere, aurtengo urtarrilaren 21ean saileko arduradunak adierazi du instalazio horiek ez direla nahikoak dauzkaten ibilgailu eta material guztiak gordetzeko. Haren idatzian adierazi du eremu estali bat behar dutela, eta beste eremu ireki bat; kamioientzako garbitokia egiteko, eta oholtzak, edukiontziak, farolak eta bestelako materialak gordetzeko. Hori dela eta, Donibaneko barrutian dagoen Bordaundi pabilioia erabiltzeko baimena eskatu du; izan ere, Nabalaldetik gertu dago, eta erabilera horietarako egokia da, dauzkan zabaleragatik eta ezaugarriengatik.
 
Idazkian aipatzen duen pabilioia finka baten zati da, Donostiako Jabetza Erregistroan honela deskribatzen den finkarena: “Rustica. Casería llamada Erroteta, con sus pertenecidos, radicante en los términos municipales de Lezo y Pasajes de San Juan”. Finka hori Pasaiako Udalean honela jasota dago: 612. finka, 63. orria, 18. liburua”. Finka horren katastroko erreferentziak hauek dira: Pasaiako 90 a) eta 90 b), eta Lezoko 230 a) y 230 b). Eta guztira 21.906 m²ko azalera du.

Finka osoa Pasaiako Udalaren jabetzakoa da, 2008ko azaroaren 27an aurreko jabeekin sinatutako akordioaren arabera. Espedientean jasota dago hori ziurtatzen duen Donostiako Jabetza Erregistroaren ziurtagiria.

Zerbitzu Saileko arduradunak, idazkiarekin batera, plano bat aurkeztu du, haren sailak finkaren zein zati behar duen adierazten duena: 90. lursaila osorik (beraz, katastroko erreferentzia hauek: 90a y 90b). Lursail horrek 6.597 m²ko azalera dauka.

Nolanahi ere, ondare-ondasuna denez, ondasun hori aipatu zerbitzu publikoari atxiki behar zaio, Toki Erakundeen Ondasunen Araudiko 4 eta 8. artikuluaren arabera –ekainaren 13ko 1372/1986ko Errege Dekretuaren bidez onartua–.

Horiek horrela, Udalbatzak, bertaratutako zinegotzi guztien adostasunez eta 2010eko urtarrilaren 26ko Pertsonal de Administrazio Batzorde Informatiboaren irizpina aztertu ondoren

ERABAKI DU

LEHENA.- Behin-behinean onartzea 90. lursaila osorik (katastroko erreferentziak: 90a eta 90b) zerbitzu publikora atxikitzea, Zerbitzu Saileko biltegi-kotxetegi bezala erabiltzeko

Lursail hori Donostiako Jabetza Erregistroan deskribapen hau duen finkaren zatia da: “Rustica. Casería llamada Erroteta, con sus pertenecidos, radicante en los términos municipales de Lezo y Pasajes de San Juan”.

BIGARRENA.- Akordio hau jendaurrean jartzea hilabetez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta udalaren web orrian argitaratuz; herritarrek egoki iritzitako alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

HIRUGARRENA.- Epe hori bukatu eta alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko akordio hau behin betiko bilakatuko da.

Pasaia, 2010eko otsailaren 10ean
ALKATESA


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A