Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/09/27
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Gazte-ekintzetarako 2009ko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da 

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak udalerriko gazte talde eta elkarteei 2009ko diru-laguntzak eskatzeko eredua bidali die.
 
Eskaerak, behar bezala beteta eta beharrezko dokumentazioa erantsita, Gazteria eta Kirol Departamentuan aurkeztu behar dira. Epea azaroaren 6ean bukatzen da.

Gogoan izan aurkeztutako aurrekontua justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla.

Azkenik, eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko eskatzen dugu, bestela ezin izango baitira bideratu. Elkarteren batek eskaera-eredua jaso ez badu, sailarekin harremanetan jar daiteke 943-004330 telefono zenbakira deituz, edo Pasaiako Udalaren web orriaren bitartez (www.pasaia.net).


Fitxategiak

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A