Eskutitz honen bidez Gazteria eta Kirola Departamentuak jakinarazten dizue 2009ko kirol diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea irekita dagoela urriaren 8tik azaroaren 6a arte.
Eskaerak Gazteria eta Kirola Departamentuan aurkeztu behar dira, beharrezkoa duten dokumentazioarekin batera .
Arren eskatzen dizuegu eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko, beranduago aurkeztuz gero ezin izango baitira bideratu.
Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
Azkenik, gogoan izan aurkeztutako aurrekontua justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla.
Zalantzak argitzeko, harremanetan jarri Gazteria eta Kirola departamentuarekin, 943-004330 telefonora deitu edo Pasaiako Udalaren web orrian www.pasaia.net kontsulta egin.