Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/10/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2009/09/17: Portu Agintaritzari, Garraio eta Herrilan Sailari eta Eusko Trenbideari eskerrak ematea toporako sarbide egokiak prestatzeagatik 

Pasaiako alkateak publikoki eskertu nahi du Portu Agintaritzak eta Garraio eta Herrilan Sailak, zein Eusko Trenbideak-ek eduki duten prestutasuna. Izan ere, gure herritarrentzat horren garrantzitsua den garraio publiko hori hobetzeko geltoki berria egin bitartean, behin-behineko geltokirako sarbide egokiak prestatu dituzte.


Hasiera batean emandako konponbidearen aurrean, nire kezka Garraioetako sailburuordeari eta Portu Agintaritzako lehendakariari azaldu ondoren, prestutasun honi  eta hartutako akordioari esker, garraiobide hau maiz erabiltzen duten pasaitarrak behin-behineko geltokira modu egokiago batean iritsi ahal izango dira.

Prestutasun hau mantenduko dela espero dut, konpontzeke dauden beste gai batzuei begira ere, Eskalerillasetik gertuko guneren batean geltoki berria egitea kasu; gure bizilagunek hainbeste erabiltzen duten garraio hau pertsona kopuru handiago bati gerturatu ahal izateko.

Pasaian, 2009ko irailaren 17an.
ALKATEA

Stua: Maider Ziganda Población


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A