Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/10/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2009/06/19: Hainbat bozeramaleek igorritako oharraren aurrean alkatearen zehaztapenak. 

PSE, EAJ, PP eta EAko zinegotzien eledunek kaleratu duten prentsa-oharrari erantzunez, alkate naizen honek zehaztapen hauen berri eman nahi dizuet herritarrei:

Guztiz faltsua da, haiek baieztatzen duten moduan, Eledunen Batzordea deitzeko eskaerari ezezkoa eman diodala. Eskaera jaso nuenean –esan beharra dago, bide batez, prentsari helarazi ziotela niri baino lehen–, edukia aztertu nuen, eta jakinarazi nien agiri guztiak zeuzkatela, eta batzorde eta udalbatzarretan gaiaren berri eman izan dudala. Halaber, adierazi nien euren esanetara nengoela; eta udal idazkariak Herrerako antolamenduari buruzko erabakien txostena noiz bukatuko zain nengoela, bilera bat deitzeko, gure udalerriaren, eta, zehazkiago, Herreraren antolamenduari buruzko alderdi guztiak arretaz aztertzearren.

Nire iritzian, jarraitu beharreko prozedurek ez dute zerikusirik alderdi politikoen gustu edo iritziekin; erantzukizun politikoarekin baizik. Horregatik, gaitzesgarria da, gaia sakonki aztertzeko bilera deitzeko txostenaren zain nengoela jakinarazi ondoren, berriz ere prentsaren aurrean beste bilera bat eskatzea, oraingoan Hiri-berritze Batzordearena, gai hori bera aztertzeko

Ez dezatela zalantzarik izan, orain arte egin dudan bezala, alkate gisa burutzen ditudan eginkizunen berri emango diedala gure historiaren benetako protagonistei: herritarrei, alegia.  Haien alde ari naiz lanean, eta haiengatik jarraituko dut Pasaiaren eta pasaitarren interesak defendatzen.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A