Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/10/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2009/06/17: La Herrerarako parte-hartze prozesuari buruzko prentsa oharra. Bigarren saioaren data, tokia eta ordutegia 

Joan den larunbatean La Herrerako etorkizuna definitzeko udalak ireki duen parte-hartze prozesuaren lehen saioa burutu zen.

Berrogeita hamar pertsonatik gora izan ziren lehen  saio honetan parte hartu zutenak eta amaieran azaldutako iritziak oso baikorrak izan ziren.

Elkar ezagutzeko aukera izan zuten, eta halaber beren kezkak partekatzeko, eremu horretaz zer duten gogoko eta zer ez jakinarazteko, eremu horren garapenari buruz duten aurreikuspena azaltzeko eta norberak La Herrerarako ikusten dituen beharrak eta lehentasunak mahai gainean jartzeko.
Parte-hartzaile guztiek hausnarketa honetarako beharrezkoa den informazioa eta definizio objektu den lurraldean kokatzeko planoak jaso zituzten.

Taldeak topagunea jende gehiagorengana zabaldu beharra dagoela adierazi zuen eta partaideak bere bizilagunen artean komentatzera animatu ziren. Halaber udalari informazio gehiago eskatu zioten eta horren prestaketan ari gara.

Hurrengo topaketa datorren larunbatean, hilak 20, izango da 10:00etan Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean. Saioak dirauen bitartean haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da nahi dutenentzat.

Amaitzeko, parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuet pasaitar guztioi, topagunean eraikitzen dena pasaitarrek pentsatzen dugunaren benetako isla izan dadin.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A