Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/04/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2009/06/17: Pasaiako Portuko agintaritzako presidente berriaren izendapenaren inguruan Pasaiako alkatearen adierazpena. 

Jakin-min handiz irakurri ditut Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakari berriaren lehenengo adierazpenak, eta hark egindako baieztapen bat azpimarratu beharra daukat: portua ez dela ingurunearen etsaia, alegia.

Guztiz bat nator ikuspegi horrekin, eta argi eta garbi esan nahi dut portua inguruko udalerrien etsai ez den bezala, portuak ere ez gaituela udalerriok etsaitzat hartu behar.

Bene-benetan espero dut adierazpen horiek Portuko Agintaritzaren eta zuzentzen dudan udalaren arteko harremana hobetzen hasteko bidea izatea; izan ere, azken bi urteetan oso bestelako harremana izan dugu, udalaren eskumenekiko errespetu eza nagusitu baita. Halaber, pasaitar gehienok gure etorkizunerako erabakitzen duguna errespetatzeko eskatzen dut; eta batez ere, kanpo-kaiaren finantziazioak ez dezala gure garapena baldintzatu.

Lehendakari berriak adierazi duen moduan, Pasaiako eta Pasaialdeko ekonomia eta gizartearen biziberritzea babestu eta bultzatu nahi badu; hori erakusteko aukera paregabea du, udalaren autonomia errespetatuz eta errespeta araziz, eta bi erakundeek dauzkaten eskumenak elkarri aitortuz; Pasaiako Udalak eta Portuko Agintaritzak 2006ko otsailean sinatutako akordioan aitortzen den moduan: Pasaiako Udalaren eta Portuko Agintaritzaren helburu eta eskumenen arloan beren arteko koordinazioa arautzen duen Hitzarmena negoziatu eta idazteko oinarriak.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                  
Ziur nago bide horretan beti izango duela zuzentzen dudan korporazioaren laguntza, eta baita neurea ere.
Karguaz noiz jabetuko den zain nago, azkenaldian izan ditugun desadostasunak konpontzen hasteko, eta bi erakundeon arteko harremana eta bioi dagozkigun proiektuak sendotzeko; gure arteko ezberdintasunak alde batera utzita; herritarren interesei ahalik ongien erantzutearren; euren zerbitzura baikaude, nor bere erantzukizunen eremuan.


Maider Ziganda


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A