Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/10/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2009/06/16: Pasaiako Udalak geldiarazi ditu Jaizkibelen udal lizentziarik gabe egiten ari ziren lanak. 

Jaizkibelen udal-lizentziarik gabe egiten ari ziren lanak geldiarazi ditu Pasaiako Udalak.

Atzo udaletxean erregistratu zen Jaizkibelen egiten ari ziren zundaketa geoteknikoen berri ematen zuen idatzia.

Lanak egiten ari den enpresak, Gipuzkoako Foru Aldundiak  Jaizkibelen lanak egiteko kontratatua, ur hornidura eskatu zion udalari pasa den astean. Eskaeran ez zen hasiera datarik zehazten eta oraindik erantzun gabe dago. Bestetik, inork ez du inongo obrarik egiteko lizentzia eskatu.

Egoera horren aurrean, udalak burutzen ari diren lanak berehala eteteko agindua eman du, eta obrak egiten ari zen enpresak berehala bete du agindua.

Pasaian, 2009ko ekainaren 16an


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A