Beste behin ere, igandean bi emakume pasaitarrek erasoak jasan zituzten; eta Pasaiako Udalak eraso hauek gogor salatu nahi ditu. Gainera, biktimei laguntza osoa eskaini nahi die eta, azkenik, indarkeria matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromiso sendoa hartzen duela adierazi nahi du.
Badakigu emakumeen kontrako indarkeriaren oinarrian kontzientzia kolektiboan sakonki errotutako jokabide-eredu soziokulturalak daudela. Emakume eta gizonek gizarteratzeko izan duten modu desberdinean du jatorria, eta prozesu horretantxe eratzen, igortzen, barneratzen eta adierazten dira generoaren rolak eta estereotipoak; eta, aldi berean, indarkeriaren beraren legitimazio sozial eta kulturaleko prozesuen bidez indartzen da.
Emakumeen kontrako indarkeria modu zakarrean beldurraraztearen, eraso fisikoaren, bortxaketaren edo abusuaren bidez gauzatzen da, baina baita modu sotilagoan ere, esate baterako: isolamenduaren bidez, xantaia emozionalaren bidez, manipulazioaren bidez, erasoaren bidez, gutxietsiz eta, batez ere, biktima kontrolatuz. Metodo horiek antzematen zailagoak dira.
Indarkeria hori errotik mozteko, behar-beharrezkoa eta premia handiena duena da ikasitako maskulinotasun eta feminitate eredu batzuk emakumeen kontrako indarkeria erabiltzetik eta/edo legitimatzetik askatzea, eta, horretarako, berdintasunerako hezkuntzan, berdintasunean oinarritutako harreman afektibo osasuntsuen sustapenean eta pertsona autonomo, aske eta berdinen garapen integralean oinarritutako irtenbideak proposatu behar ditugu.
Horren guztiaren jakitun, Pasaiako Udalbatzak: