
ONA txartela
Pasaiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi nahi dizue 2009ko martxoaren 30etik ekainaren 30era Hiritar-Erabilera barne hartzen diuten ONA Osasun Txartel Elektroniko berriaren hedapena egingo dela.
Zer da ONA Txartela?
Osasun Txartel Indibidual modura erabil daiteke (Osakidetzaren Txartelaren ordez)
Administrazio publiko desberdinekin tramiteak internet bidez egiteko aukera ematen du, adibidez:
- Pasaiako Udala: errolda-agiria eskatu, tramite batzuk egin (erregistroa, errezibo eta tasen kontsulta eta ordainketa) etab.
- Osakidetza: sendagilearekin hitzordua erreserbatu, sendagilea aldatzeko eskatu, etab.
- Gipuzkoako Foru Aldundia: Errenta aitorpena egin, etab.
- Estatuko administrazioa: Lan-bizitza edota gida-baimeneko puntuak kontsutatu, etab.
Administrazio guztiek Internet bidez ematen duten zerbitzuen zerrenda handitzen joango da pixkanaka.
Zer baldintza bete behar da ONA eskuratzeko?ONA Txartela dohakoa da.
Betebeharrak:
- 16 urtetik gorakoa izatea
- Osakidetzako Osasun-Identifikazio Txartela eta NA eguneratuak aurkeztea.
Non lor daiteke?UDALETXEAN 8:00etatik 14:00ak arte
TRINTXERPEKO OSASUN ZENTROAN (Itsas Etxea) 9:00etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 17:00etara