Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 24,7 milioi eurotik gorako hitzarmena egin dute, udalerrian 21 biziberritze egitasmotan inbertitzeko.
Jardueraren xedea da zenbait hegal egonkortzeko beharrezko lanak egitea. Euroestudios enpresak hegalen egoera aztertu eta lanak egiteko proiektua idatzi du. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio.
Jardueraren xedea da Pasai San Pedroko alkateordetza bezala ezagutzen den eraikina erabat eraberritzeko lanak egitea, Eba Erkizia arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera. Alkateordetzan, aipatutako udal egoitzaz gain, jarduera kulturalak nahiz elkarteen jarduerak egiteko aretoak daude. Jardueran sartzen dira lanak burutzea nahiz lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea izan da kale hori berriro hiritartzeko lanak egitea. Jarduera horretan sartu dira lanak gauzatzea nahiz lanen zuzendaritza, eta 2007an bi administrazioek sinatu zuten hitzarmenean jasotzen ziren jardueren artean zegoen. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalarena izan da.
Esta acción consiste en la realización de las obras de reurbanización de los barrios de Pablo Enea y Poblado de Pescadores del distrito de San Pedro. Es una acción coordinada que ha conocido diversas fases y cofinanciaciones de otras administraciones y programas (Urban, Areas degradadas, convenio del año 2007), a partir del proyecto de reurbanización redactado por LKS y aprobado por el ayuntamiento y que con la aportación que realiza este convenio conocerá su culminación. Esta acción comprende tanto la ejecución propia de las obras como la dirección facultativa. La responsabilidad de la tramitación y ejecución de esta acción corresponderá al Ayuntamiento de Pasaia.
Jardueraren xedea da Antxon N-1 errepidea boulevard bihurtzeko proiektuko bigarren faseko hiritartze lanak gauzatzea -proiektua LKS sozietateak idatzi du-, lehen fase honetan Foru Aldundiaren eta Pasaiako eta Donostiako udalen arteko lankidetzan egiten ari diren lanen jarraipen gisa. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio.
Jardueraren xedea da oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bihurtzea Buenabistako gaina eta Herrera artean ibilgailuentzako dauden lerroetako bi, Antxo eta Trintxerpe arteko ibilbideak modu iraunkorrean hobetzeko. Jardueran lan hauek sartzen dira: N-1 errepidean egin beharrekoak lanak eta Escalerillasetik Herrerako ospitaletxoko nasaren kotara iristeko behar diren lanak. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio, trazatuari ematen zaion irtenbidea kontuan hartuta, bi administrazioek batera aztertzen ari dira azterlanean behin betiko zein trazatu hartuko den, alegia.
Jardueraren xedea da portuko trafiko astuna eta hiri trafikoak bereiztea, Gomistegiko biribilgunearen funtzionamendua zailtzen baitute, egun. Jardueran sartzen dira porturako nahiz Trintxerperako egungo sarbideak birmoldatzeko behar diren lanak, Azkuene kalearen sarrera-ahora bitarteko behin betiko ibilbidea barne, idazten ari diren proiektuaren arabera. Proiektuak, gauzatu baino lehen, inguruan eskumena duten entitateen eta administrazioen adostasuna jaso behar du. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio.
Jardueraren xedea da Ziriza Etxea bezala ezagutzen den eraikina eraberritzeko lanak egitea, Herrera iparraldeko kultur zentro garrantzitsua bihurtzeko. Jardueran sartzen da -2007ko hitzarmeneko jardueren artean dago eta ez da gauzatu hainbat arrazoi medio- lanak gauzatzea eta lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Bizkaia plazako lorategi inguruko hiritartze lanak errematatzeko lanetan bi administrazioek hartzen dute parte, Eduardo Ramos Platon jaunak idatzi eta Udalak onartutako hiritartze proiektuaren arabera. Jarduera hori izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Oarsoaldeko Industrialdea SA sozietateari dagokio. Izan ere, entitate horren betebeharra da hiritartzea burutzea, Pasaiako Udalarekin sinatu zuen hitzarmenaren arabera. Hala, bi administrazioek konpromisoa hartzen dute hitzarmen honetan adierazitako zenbatekoa jartzeko, obra ziurtagiriak aurkeztu ondoren.
Jardueraren xedea da Alaburtsa bainu leku gisa lehengoratzeko egin beharreko lanak gauzatzea. Jardueran sartzen dira lanak burutzea nahiz lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea da Pasaiako Trintxerpeko barrutiko Arrandegi eta Andonaegi kaleen arteko irisgarritasuna errazteko lanak egitea. Horretarako, igogailu bat jarriko da egungo desnibela gainditzeko, Girder Ingenieros taldeak idatzitako proiektuaren arabera. Jardueran sartzen dira lanak gauzatzea nahiz lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea da izkinako elementu gisa eta Nabalaldeako portuko nahiz industria jarduera eta Bizkaia plaza hiri eremua bereizteko egin asmo den eraikinaren egitura eta itxitura inguratzailea gauzatzea, Begiristain SL sozietateak idatzi eta Udalak onartutako proiektuaren arabera. Jardueran sartzen dira lanak burutzea nahiz lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea da San Pedroko ingurune historikoa -frontoiko zumardia, Passaman kalea eta Morales Oilver plaza- hiritartzea, Asmatu Ingenieria enpresak eta Juan Carlos Lapazaran jaunak idatzitako proiektuaren arabera. Jardueran sartzen dira lanak burutzea nahiz lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea da Ondartxoko diziplina anitzeko ekipamendua egiteko proiektua idaztea. Han sartu nahi da Ontziola ontzi tradizionalen ontziola eta Kondemasti kala aisia leku gisa lehengoratu egin nahi da, Foru Aldundiarena den ibarraren inguruko eremuekin osatuta.
Pasaiako Hiri Antolaketako Arauetako Molinao erreka 3.03.2 Hirigintzako Esku Hartze Arearen garapena den jardueraren xedea da Molinao errekako industria eremuan desjabetu ziren lurrak parke bihurtzea -lehenago lehen fase bat gauzatu zen-. Eremu horretan Aldundiak Antxorako sarbide berriak egingo ditu eta Estatuko administrazioa, berriz, parke horretan esku hartzea aztertzen ari da. Jardueran sartzen dira lanak burutzea nahiz lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea da arraunketa eta piraguismo jarduerak kokatzeko behin-behineko kirol instalazio bat jartzea, Herrera iparrean duen kokalekua utzi behar baitu, eremu horretan jarduteko aukera izateko. Jardueran sartzen dira lanak burutzea nahiz lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea da Ulia etorbidea hiritartzea, azpiegiturak eta zoladura berrituta. Udala dagokion hiritartze proiektua idazten ari da. Jardueran sartzen dira lanak burutzea nahiz lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea da Herrera iparraren hiritartze jarduera eta 7. jardueran proposatutako sarbideak bereiztea batera egitea. Jardueran sartzen dira lanak burutzea nahiz lanen zuzendaritza. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea da kirol anitzeko instalazioak egitea Usozko zelaia bezala ezagutzen den eremuan, frontoi estali bat eraikita, udal plangintzetan eta Pasaiako Udalak idatzitako aurreproiektuan aurreikusitakoa garatuz. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura Pasaiako Udalari dagokio.
Jardueraren xedea da egungo arrain-lonja eraitsi eta berri bat egitea. Hitzarmenak jarduera honetan duen partaidetza honen mende geratzen da: egintzak ingurua hirigintza aldetik hobetzea eta, beraz, eremua biziberritzea, portua-hiria harremanek dituzten arazoak konpondu ahal izateko, azpiegituraren neurriak murriztuta, jarduera gogaikarriak zorupera aldatuta, jardueratik sortzen diren espazio libreen hiri kalitatea bermatuta eta jarduerari neurri zuzentzaileak ezarrita. Jarduera izapidetzeko eta gauzatzeko ardura emakidaren entitate titularrari dagokio, Pasaiako Udalak dagokion lizentzia eman ondoren. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ekarpena egingo dio lonja berriaren entitate kudeatzaileari, alde batetik, kapitalean parte hartuta eta, bestetik, eraketa eskritura eta Portu Agintaritzak eman beharreko emakida administratiboa eta lonjaren eraikitzea eta ustiatzea bermatuta, lehenago adierazitako irizpide eta helburuen arabera.
Alde bakoitzak egin beharreko ekarpenari buruz ez bada 2009ko otsailean lortzen lonja berria azaldutako eran eraikitzeko konpromiso sendoa eta behar bezala zenbatekotua, hau da, alde guztiek nahikotzat jotzen dutena (lurralde eta tokiko administrazioak, Portu Agintaritza, alor pribatua), jarduera hori hitzarmenetik kenduko da eta aldeek aztertuko dute hitzarmenean beste jarduera batzuk sartzea eranskin baten bidez, ezarritako finantzazio zenbatekoaren barruan.
Portu Agintaritzak eta Jaizkibia SA sozietateak sinatuko duten hitzarmenaren babesean, azken sozietate horrek gauzatutako ditu hitzarmenak esleitzen dizkion lanak Portu Agintaritzaren kargura, jabetza eskualdatu arte behintzat.
Kontuan izanik egungo hirigintza antolaketaren egoera, bidezkoa da eraisketak egitea eta lurzoruak deskontaminatzea. Hitzarmenean jasotzen da Foru Aldundiak lan horietarako egingo duen ekarpena.
| JARDUERA / ACTUACIÓN | FORU ALDUNDIAREN EKARPENA | PASAIAKO UDALAREN EKARPENA | GUZTIRA | FAren % Laguntza |
| 1. HEGALAK EGONKORTZEA/ | 1.998.856 | - | 1.998.856 | 100 |
| 2. SAN PEDROKO ALKATEORDETZA | 399.238 | 143.102 | 542.340 | 73 |
| 3. MAIATZAREN LEHENA | 529.457 | - | 529.457 | 100 |
| 4. PABLO ENEA | 1.145.042 | 1.657.378 | 2.802.421 | 40 |
| 5. N-1 BOULEVARD BIHURTZEA (2. FASEA) | 1.747.904 | - | 1.747.904 | 100 |
| 6. BUENABISTA ETA HERRERA ARTEAN OINEZKOENTZAKO BIDEA | 1.163.693 | - | 1.163.693 | 100 |
| 7. PORTUKO ETA HIRI TRAFIKOAK BEREIZTEA | 2.540.000 | - | 2.540.000 | 100 |
| 8. ZIRIZA ERAIKINA | 900.000 | 600.000 | 1.500.000 | 60 |
| 9. BIZKAIA PLAZA | 107.500 | 19.000 | 126.500 | 84 |
| 10. ALABURTSA | 297.500 | 52.500 | 350.000 | 85 |
| 11. ARRANDEGI-ANDONAEGI IRISGARRITASUNA | 884.500 | 156.500 | 1.041.000 | 85 |
| 12. GIZARTE, KULTURA ETA KIROL ERAIKINA | 1.600.000 | 300.000 | 1.900.000 | 84 |
| 13. FRONTOIKO ZUMARDIA HIRITARTZEA | 1.360.000 | 240.000 | 1.600.000 | 85 |
| 14. ONDARTXOKO PROIEKTUA IDAZTEA | 170.000 | 30.000 | 200.000 | 85 |
| 15. MOLINAO ERREKA PARKEA HIRITARTZEA | 510.000 | 90.000 | 600.000 | 85 |
| 16. NAUTIKAKO INSTALAZIOA | 255.000 | 45.000 | 300.000 | 85 |
| 17. ULIA ETORBIDEA HIRITARTZEA | 510.000 | 90.000 | 600.000 | 85 |
| 18. EUSKADI ETORBIDEA HIRITARTZEA | 425.000 | 75.000 | 500.000 | 85 |
| 19. USOZEKO KIROL EKIPAMENDUA | 1.020.000 | 180.000 | 1.200.000 | 85 |
| 20. ARRAIN-LONJA BERRIA | 3.000.000 | - | 3.000.000 | 100 |
| 21. HERRERA IPARREKO ERAISPENAK | 500.000 | - | 500.000 | 100 |
|
| 21.063.693 | 3.678.480 | 24.742.174 |
|