
Joan den astelehenean Pasaiako Udalak, Estatuak Errege Dekretu bidez arautu duen herri-erakundeentzako inbertsio funtserako eskaerak egin zituen.
Pasaitarren bizi kalitatea hobetuko duten hiru proiektu garrantzitsu dira, eta Foru Aldundiarekin bihar bertan sinatuko den hitzarmenean jasotzen diren ekintzen osagarri izango dira.

Zehazki, Donibanen hirugarren adineko pertsonen beharrak asetzeko egingo den ekipamendu sozio komunitarioa da horietako bat, 1.811.286 €ko inbertsioa duena; Trintxerpen hesi arkitektonikoak kentzeko ekintza da bigarrena, Errenteria eta Ulia Etorbidea lotuko dituen igogailuaren eraikuntza hain zuzen ere, 835.979 €tako kostua izango duena; eta azkena, berriz, Donibaneko puntetako pasealekuan kokatuko den kantinaren eraikuntza, 200.651 €ko kostua izango duena.

Orotara 2.848.000 € baino gehiagoko inbertsioa izango dute hirurek.
Obra hauek 2009. urtean exekutatuko dira eta goian aipatutako funtsak finantzatuko ditu bere osotasunean.
Inolako zalantzarik gabe oso berri pozgarria, pixkanaka-pixkanaka bada ere, aspaldi behar genituen herria bizi berritzeko ekintzak aurrera doazelako.