Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/07/13
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

PASAIAKO UDALEKO KONTRATAZIO-ORGANOAK 

Jatorrian Alkatetza da kontratazio-organoa, kontratuaren zenbatekoa ez bada aurrekontuaren ohiko baliabideen %10 baino handiagoa, edo iraupena lau urtetik gorakoa ez bada; kasu horietan kontratazioa Udalbatzari dagokio (Sektore publikoko kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea, 2. Xedapen gehigarria, 1 eta 2. Atalak).

Hala ere, 2011ko ekainaren 22ko ebazpenaren bitartez, alkate jaunak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zion 150.000 eurotik (BEZ gabe) gorako bere eskuduntzako kontratuak egiteko eskumena.

Bestalde, arlo ezberdinetako zinegotzi ordezkariak ere kontratazio-organoak dira, euren ardurapean dauden kontu-sailekin finantzatzen badira. Obrak kontratatu ditzakete 30.050,61 eurorarte eta hornidurak eta zerbitzuak 12.020,24 eurorarte. Hala xedatzen da alkate andreak 2011ko ekainaren 22an emandako ebazpenean eta Aurrekontuak Gauzatzeko Arauan.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A