Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/04/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2008 ko urriaren 1tik abenduaren 19ra: ikastetxeei zuzenduriko ingurumen-heziketako Zirt edo Zart kanpaina 

imagen_trasparente
imagen_trasparente
SAN MARKOS MANKOMUNITATEAK INGURUMEN-HEZIKETAKO KANPAINA BAT EGINGO DU MANKOMUNITATEKO  LEHEN HEZKUNTZAKO ZENTROETAN.

Kanpaina gisa iritsiko da ikastetxeetara hiri-hondakinen sorreraren eta birziklatzearen prebentzioa, eta hau izango du lema: Zirt edo zart: murriztu!

imagen_trasparente
imagen_trasparente

Hiri-hondakinen prebentzioaren helburua da herritarrek zaborra gaika biltzeko zerbitzuak erabili aurretik edo edukiontzian utzi aurretik ahalik eta hondakin-kantitaterik txikiena sortzea eta sortutakoa ahalik eta gehien berrerabiltzea. Helburu hori erdiesteko, hainbat ekimen sustatzen eta finkatzen ari da San Markos Mankomunitatea, eta kanpaina hau egin du, besteak beste. Beraz, lehentasunezko helburua da herritarrak (eta, kasu honetan, ikasleak) hondakinen prebentzioaren inguruan sentsibilizatzea.

Esparru horretan egingo da ingurumen-heziketako kanpaina hau Mankomunitateko Lehen Hezkuntzako 67 zentroetan eta horko 4.900 ikasle inguruk parte hartuko dute hiruhileko honetan.


Hirugarren “Zirt edo Zart”

Zirt edo Zart: Murriztu hirugarren kanpaina hau San Markos Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklora zuzendua da; 10-11 urtekoei zuzendua, alegia. Herri hauek osatzen dute Mankomunitatea: Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil. Donostiako ikastetxeetan abiaraziko da kanpaina.

Zirt edo Zart: Murriztu-k baliabide didaktiko ludikoak eta parte-hartzea bultzatzen duten baliabideak erabiltzen ditu, ikasle gazteen adinari egokituak, haiek eta hurbilen dituztenek, familiakoek, konpromiso handiagoa hartu dezaten hondakin gutxiago sortzeko. Gure zaborraren bolumena murriztea guztion ardura da, eta zerbait egiteko garaia iritsi da. Premisa horrekin abiatu da kanpaina; urriaren 1etik abenduaren 19ra arte egingo da, eta parte hartuko duten ikastetxeetako ikasgela bakoitzean bi saio egingo dira.



Hondakinen arazoa

Lehen saioan, eta ikus-entzunezko baliabideez lagundutako sketch dibertigarri baten bidez, hondakinen arazoa helaraziko zaie ikasleei, modu dibertigarri baina zehatzean, eta, batik bat, hondakin-sorreraren prebentzioan eta sortzen direnen gaikako bilketan jarriko da arreta gehien.

Gutxiagorekin gehiago jokoarekin amaituko da lehen saioa. Joko horretan, modu praktikoan alderatzen dira irizpide oso desberdinekin egindako bi erosketa-mota (alde batetik, kontsumista, eta, bestetik, arduratsua). Bietan produktu berak erosi dituzte, baina, ontzia edo bilgarria dela eta, batak besteak baino hiru aldiz zabor gehiago sortu du.


Antzara erraldoia

Bigarren saioa ikastetxeetako jolastokian edo gimnasioan egingo da. Antzara erraldoia joko ezagunean arituko dira ikasleak, eta zenbait galdera eta proba gainditu beharko dituzte. Hondakinen murrizketari eta berrerabilpenari buruzko galderak egingo zaizkie, baina gaikako bilketa eta birziklatzea ere aipatuko dira, hondakina sortzea ekiditerik ez dagoenerako eta berrerabili ezin denerako.

Parte-hartzaile guztiek proba guztietatik pasatu beharko dute, eta hiru joko dira, nagusiki: lehena, Erosketak egiten, simulazio-jokoa da; antzeko produktuen artean hautatzean ingurumen-irizpideak eta irizpide jasangarriak erabiltzera bultzatzen du. Aurpegi bat, gurutze asko da bigarren jokoa; joko horretan, hondakinen berrerabilpena lantzen da, bikotekako joko dibertigarri baten bidez.

Hirugarrenean, Elkarrentzako modukoak jokoan, taldeka jokatuko dute parte-hartzaileek, eta hondakinak nora joango diren erabaki beharko dute, San Markos Mankomunitateak herritarrei eskaintzen dizkien edukiontziak eta bilketa-zerbitzuak kontuan hartuta.



| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A