Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia
    Laguntza

Butanoaren banaketa 

imagen_trasparente
imagen_trasparente

Jakina da azkenaldi honetan Donibanen arazoak izan direla butanoaren banaketarekin. Arazo hau Euskal Herriko beste herri askotan ere izan da, butanoa banatzen duen enpresak (Repsol Butanok) dioenez, merkantzia arriskutsuak banatzeko agiria duten  langileen eskasia dela medio.

Kontuan hartuta Repsol Butanok bere bezeroei bonbona derrigorrez banatu behar diela, eta azkenaldian hori ez duela bete, duela aste batzuk udaletik enpresako arduradunekin harremanetan jarri ginen, arazoari jarraipena egin eta konponbide bat emateko asmoz.

Aurrerantzean Donibanen butanoaren banaketa honela egingo da:

    ASTEAZKENETAN: alde berria: Meipi, Juan XXIII,...
    OSTEGUNETAN: alde zaharra: San Juan kalea, plaza, Bonantza,...

Zure bonbona berme guztiekin jasotzeko, derrigorrezkoa da eskaerak aurrez egitea, beheko telefono zenbakietara deituz:

  • Bulegoa:
                Ramón de Urquijo.
                Mandasko dukearen pasealekua, 27. Donostia.
                Ordutegia: 9:00-13:00 eta 15:00-18:30.
  • Etxerako butano edo propano ontziratuen eskaerak egiteko telefono orokorra: 902288266.
  • Matxura abisuetarako telefonoa: 901121212.
  • Eskaera industrialak: 901150100.
  • Zerbitzu zentralak: 902103853.
  • Fax orokorra: 944739501.
  • Posta elektronikoa:
                llodio@rurquijo.com
                sansebastian@rurquijo.com
  • Biltegiaren ordutegia:
                Jauregi 35 – Hernani
                Astelehenetik ostiralera     7:30-19:00
                Larunbata            9:00-13:00

Zirkulazio araudiak ibilgailu pribatuan bi butano bonbonaren garraioa baimanetzen ditu.

Beharraren kasuan Hernaniko biltegian edo Repsol, Campsa eta Petronor-eko zenbait gasolindegitan eros daitezke

Butano banatzailea behartuta dago bonbonak 3. pisuraino igotzera.


Iñaki Garmendia
Pasai Donibaneko alkateordea


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A