Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak udalerriko gazte talde eta elkarteei 2008ko diru-laguntzak eskatzeko eredua bidali die.
Eskaerak, behar bezala beteta eta beharrezko agiriak erantsita, Gazteria eta Kirol Departamentuan aurkeztu behar dira, eta epea azaroaren 10ean bukatuko da.
Eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko eskatzen dizuegu, bestela ezin izango baitira bideratu. Eskaera-eredua jaso ez baduzue, departamentuarekin harremanetan jar zaitezkete, 943-004330 telefono zenbakira deituz, edo hemen eskura dezakezue.