Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/04/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2008/10/13: Velascoko lanen hasiera, San Pedron 

Pasaiako alkateak, Maider Zigandak, atsegin handiz aditzera ematen du urriaren 13tik aurrera hasiko direla San Pedroko Velascoko eraikinen eraisketa lanak.
Proiektu honen inguruan lanean hasi zenetik urte luzeak pasa badira ere, azken hilabete hauetan Udalak lan handia egin du beharrezkoa zuen bultzada har zezan eta, azkenik, lan horrek bere fruitua eman eta ametsa zena egi bilakatzen hasiko da. Modu honetan, gaur egungo eremu honi itxura degradatua ematen dioten pabilioi hutsen ilara, urte gutxitan, plaza handi bat izango duen pasealeku atsegin bat izango da; barrutiko goialdearekin lotzen duen eskailera amaigabea igogailu eroso batek ordezkatuko du; eta egun pairatzen den aparkaleku eskasiaren arazoa neurri handi batean konpondu egingo da eraikiko diren aparkalekuei esker, 400etik gora izango baitira.
Obra, bere osotasunean, bi fasetan garatuko da. Hastera doan lehengo honetan, Esnabide kaleko 100. zenbakitik 54.era hustu, bota eta orubea garbi utziko da.

Lan hauek egiteko 3 hilabete inguru beharko dituzte eta bi zatitan banatuko dira. Lehenengoa itsas-eskolatik hasi eta Zamatetera igotzen diren eskaileretaraino, eta bigarrena, puntu horretatik 54. zenbakiraino, Esnabide kaleko egungo etxeetara igotzen diren eskailerak mantentzearren.
Lanek dirauten bitartean, segurtasuna bermatzeko, oinezkoek pareko espaloitik joan beharko dute, eta, ezingo da autorik aparkatu eremu horretan.

Amaitzeko, lanek sortu ditzaketen eragozpenengatik barkamena eta pazientzia eskatu nahiko nuke, gure herriarentzako onuragarria izango denaren konbentzimenduan.

Proiektua
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)
Proiektua
| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A