Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/08
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Arrantzaleen auzoko obrak

Arrantzaleen auzoko obrak (Poblado de Pescadores) martxa onean doaz eta astearte honetatik aurrera beste urrats bat egingo da, egun horretan hasiko baitira asfaltatze lanak auzoko hainbat eremutan.

Uztailaren 8an berriz, asteartea, Urrestarazu eta Espinosa de los Monteros kaleak lotzen dituen errepide zatiarekin hastea dago pentsatua.

Eta harekin amaitzean Daniel de Castelao kalean hasiko dira eta bertan bai bidea bera, bai eta aparkalekuak asfaltatuko dituzte, eta azken hauek erabat amaiturik geratuko dira.

Rikardo Arrillagatik etorri eta Zamatetera doazen ibilgailuak Urrestarazu kaletik bideratuko dira.

Azkenik Rikardo Arrillaga kalea asfaltatuko da, aurrez fresatu ondoren. Daniel de Castelao kalea zeharkatzen duenetik Gran Sol kaleraino egingo da.

Trafikoa galtzadaren albotik edo beharrezkoa bada espaloitik desbideratuko da, edo egokiago ikusiko balitz, Castelaotik eta Urrestarazutik barrena.
Lan hauek amaitzean azken aste hauetan bizilagunek jasan behar izan dituzten eragozpenak gutxitu egingo dira.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A