
Udaletxeak San Pedroko pilotaleku ingurua eta Puntetako pasealekua urbanizatzeko proiektuak enkargatu zituen.
Frontoiko Zumardia proiektua Asmatu, S.L.-k eta Juan Carlos Lapazaran arkitektoak idatzitakoa da eta San Pedroko pilotaleku inguruan, Molares Oliver plazaren eta Passaman kalearen artean dauden guneen urbanizazioa eta kale horretako azpiegiturak lurperatzea jasotzen du. Halaber Proisa eraikuntzaren eraisketa ere.
Bestetik, Ondartxo Pasealekuko hiritartze-proiektua, Ingeniería Endarak idatzitakoa da eta Kalparratik, orain urbanizazioa amaitu berri den tokitik, pasealekua amaitzen denerainoko tartea hartzen du.
Alkateak bi proiektuak hasiera batean onartzea erabaki du eta jendaurrean jarri ditu, interesa duenak idatziz ekarpena egiteko aukera izan dezan.
Agiriak aztertzeko, San Pedroko Udal Aretoan egongo dira, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arte, datorren uztailaren 13a arte.
Pasaian, 2008ko uztailaren 1ean
PASAIAKO ALKATEA
Maider Ziganda Población