Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/13
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Nafarroa Etorbideko hiritartze-lanak

Nafarroa etorbidea<br/>

Nafarroa etorbidea

Honen bidez jakinarazi nahi dugu, datorren astelehenean, hilaren 7an, Nafarroa Etorbideko hiritartze-lanak hastera doazela.

Orain egingo den fase honetan, egungo errepideko lau erreietatik hirura pasako dira, eta Antxotik hurbilago dagoen erreian espaloia eta bidegorria egingo dira.

Gogoratu aipatu kaleko hiritartze-lanak Aldundiak eta Udalak elkarlanean egingo dituztela; eta ondorengo finantziazioa izango dutela: Europakoa, Urban Planaren bitartez; Aldundiarena, bere funtsekin eta Pasaiako Udalarekin sinatu duen hitzarmeneko diruarekin; eta Donostiako Udalarena, Buenavistako saneamendua egikaritzeko jarri duen diruarekin.

Obrak Dumboa eraikuntza enpresak egingo ditu eta zortzi hilabetetan amaitzea espero da.

Ziur gara hiritartze-lan hauek kale horrek izan zuen bizitasuna berreskuratzeko lehen urratsa izango direla eta poliki-poliki gune horiek berriz ere barrutiko bizitzaren parte izateko urrats garrantzitsua direla, bertakoen bizi kalitatea hobetze aldera.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A