Donibaneko anbulantzia
Ezaguna da guztientzat Donibanek emergentzia planaren alorrean izan dituen eta dituen gabeziak. Horietako batzuk konponbidea lortu dute baina bada azken urte hauetan oso nabarmen azaldu zaigun gabezia, herri gune historikoan ezbehar bat gertatu ezkero egin beharreko trasladoak luze jotzen dutela, anbulantzia txikia bertaratzeko asko tardatzen zuelako.
Egoera horren aurrean eta herrian aspaldi zegoen kezkari irtenbidea eman nahirik udala larrialdietako planean ardura duen Osakidetza erakundearekin harremanetan jarri da eta akordioa lortu berri du. Akordioaren ondorioz Donibanen bertan, anbulantzia txiki bat egongo da beti, horretarako udalak leku finko bat lagako diolarik.
Beraz hemendik aurrera Donibanen larrialdietarako zerbitzu gertuago eta hobeago bat izango dugu.
Hemendik aurrera lanean jarraituko dugu sortzen diren arazo desberdinei ahalik eta irtenbide zuzen eta egokien bila.
Donibaneko anbulantziaren aurkezpena
Maider Ziganda Iñaki Garmendia
Pasaiako alkatea Donibaneko Alkate Ordea