Zergadun begiko hori:
Kanpaina honen bitartez, 2008ko urtean udal honetan tasa eta zergak ordaintzeko egutegia zein izango den ematen dizut aditzera.
Atzealdean ageri dira zerga hauetarako Pasaian onartu diren hobarien kontzeptuak eta ehunekoak, eta minusbaliatuen ibilgailuentzako salbuespena Foru Arauan aurreikusia.
Erosoago ibil zaitezen, ordainagiriak helbideratzeko aholkua ematen dizugu. Hau edozein banketxe edo aurrezki kutxatan egin dezakezu, edo udaletxeko bulegoetan ere bai, eta horrela egiten baduzu, ondo hartua izango zara.
Ordainketa kontu korrente edo libreta bidez helbideratuta baduzu, kontuan zorduntzea adierazitako epe horien azken egunean egingo dugu.
Tasa edo zergetan edozein aldaketa eginez gero, helbideratzea indargabetu egingo da: esaterako, ordainagiriaren titulartasuna edo ibilgailua aldatzen baduzu, ordainketa berriz helbideratu beharko duzu.
Argitasun edo azalpenen bat behar baduzue, telefonoz dei dezakezue edo bestela Errenta eta Zerga-bilketarako bulegora etorri, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 14etara (telefonoak 943 344147 eta 943 344149).
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat