Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2007/10/04
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Alkateordeek herritarrak hartzeko duten ordutegia

Irailaren hasierarekin ikasturte berria hasten da eta alkateordeak herritarrak hartzen hasiko dira, ohi duten bezala.

Ilusio handiz eta indar berriturik, barrutietako lau alkateorde berriak prest egongo
dira datorren astetik aurrera bizilagunen kezkak eta ekarpenak jasotzeko eta zalantzak argitzeko.

Alkateorde bakoitza zein den, eta zein egunetan eta zein ordutan hartuko dituen herritarrak zehazten dut ohar honen bitartez, herritarrok jakinean egon
zaitezten.

Animatu nahi zaituztet beraiekin harremanetan jartzera; izan ere, ziur nago gure herria
hobetzeko zuekin herritarrokin zuzeneko eta hurbileko hartuemanak izatea bezalakorik ez
dagoela.

Pasaian, 2007ko abuztuaren 31n
PASAIAKO ALKATEA
Maider Ziganda Población

Donibane
   Iñaki Garmendia
   Ostegunetan, 18:00etatik 20:30etara.

Trintxerpe
   Alvaro Ricón
   Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.

Antxo
   Ander Poza
   Asteazkenetan, 18:30etatik 20:30etara.

San Pedro
   Edurne Baztarrika
   Asteazkenetan, 18:30etatik 20:30etara.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A