
ALKATEAREN BANDOA
Pasaiako Udalak pasaitar guztiak gonbidatzen ditu otsailak 23an, eguerdiko 12etatik aurrera egingo den Pasai Antxoko behin-behineko osasun zentroaren inaugurazio ekitaldira.
Aurretik ezagututakoarekin alderatuta, instalakuntzek hobera egingo dute dudarik gabe; eta horrek bere eragina izango du, noski, zerbitzuan.
Hala ere, ezin dugu ahaztu behin-behinekoa dela, eta Antxoko benetako osasun zentroa oraindik ere proiektuan dela; beraz, Udal honek dagokion instituzioari herri honekin hartutako konpromisoak bete ditzan eskatzen jarraituko du.
Aparkalekuari dagokionez, herritarren segurtasuna eta aparkaleku arazoak kontuan hartuz, honakoa proposatzen dizuegu udaletik:
Osasun zentroak zerbitzua ematen duen orduetan Usozen aparkatzea debekatua egongo da: goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte astelehenetik ostiralera.
Ordutegi horretan aparkatzeko baimena soilik honakoek izango dute: anbulantzia bat, elbarrituentzako plaza bat eta guardian dagoen medikuaren etxez etxeko zerbitzua emateko ibilgailua.
Ordutegi horretatik kanpo eta asteburu eta jaiegunetan aparkatzeko aukera librea izango da.
Herritarrei araudi hau errespeta dezaten eskatzen diegu, guztion onurarako izango delakoan.
OSASUN ZENTROARI BURUZ OSAKIDETZAK EMANDAKO INFORMAZIOA:
Osasun zentro berriaren helbidea: Eskalantegi kalea 66
Telefonoa: 943 006990
Faxa: 943 00699
| 2012ko urtarrila | 2011ko urtea | ||
| Medikuntza Orokorra | 2.375 | 25.174 | Kontsulta zentroan/urtean |
| 54 | 538 | Kontsulta etxean/urtean | |
| Pediatria | 476 | 4.239 | Kontsultak guztira/urtean |
| Erizaintza | 791 | 9.184 | Kontsulta zentroan/urtean |
| 141 | 1.669 | Kontsulta etxean/urtean | |
| 1.263 | 14.791 | Kontsultak guztira/urtean |
Urterako esleipen prezioa: 405.520€, BEZ gabe.
| EGUNGO ZENTROA Eraikitako azalera (225m2) | ZENTRO BERRIA Eraikitako azalera (618m2) | ||
| Medikuntza Orokorreko Kontsultak | 6 | Medikuntza Orokorreko kontsultak | 7 |
| Pediatria kontsultak | 1 | Pediatria kontsultak | 2 |
| Proba osagarriak – Laginak hartzeko aretoa – Sendaketa aretoa | 1 | Proba osagarriak | 1 |
| Bezeroaren arretarako eremua | 1 | ||
| Egongela - Liburutegia | 1 | Sendaketa/Laginketa/Erauzketa aretoa | 1 |
| Unitate buruaren bulegoa | 1 | ||
| Bezeroaren Arretarako Eremua | 1 | ||
| Biltegia | 2 | ||
| Egongela | 1 | ||
| Liburutegia | 1 | ||
| Aldagelak | 2 | ||