Pasaiako udalerriaren eraketa berezia da: geografikoki sakabanatuta dago eta barrutiek zailtasunak dituzte elkarren artean komunikatzeko. Horren ondorio da, hain zuzen, antolaketa administratiboa eta politikoa ere berezia izatea.
Horrela bada, udalerria osatzen duten lau barrutiek (hau da, Donibane, San Pedro, Antxo eta Trintxerpek), zinegotzi-ordezkari bana dute. Hau herritarrentzat barrutiko alkateordea da eta honen ardurak dira: elkarte ezberdinekin harremanetan egotea, beregana jotzen duten herritarrei harrera egin eta artatzea, eta urtean zehar dagokion barrutian jaietako batzordeak antolatzen dituen ekitaldietako lehendakari izatea.
Hauek dira gaur egungo zinegotzi ordezkari edo alkateordeak:
Donibane
Iñaki Garmendia
Ostegunetan, 18:00etatik 20:30etara. Udaletxe zaharrean (Santiago plaza).
donibane@pasaia.net
Trintxerpe
Alvaro Ricón
Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Alkateordetzan.
trintxerpe@pasaia.net
Antxo
Ander Poza
Asteazkenetan, 18:30etatik 20:30etara. Azokan
antxo@pasaia.net
San Pedro
Edurne Baztarrika
Ostegunetan, 18:30etatik 20:00etara. San Pedroko Alkateordetzan.
spedro@pasaia.net
Alderdi politikoak ere saiatzen dira eraketa honetara egokitzen eta ohikoa da udalerrian barrutiko batzorde edo egoitza bat baino gehiago izatea, barruti ezberdinen arabera.