Zuengana hurbiltzen gara, PASAIAKO EMAKUMEEN EGOERARI BURUZKO DIAGNOSI PARTEHARTZAILEAren aurkezpenaren berri emateko. Zazpi hiletan zehar Pasaiako emakumeekin lan egiten aritu ondoren, AZAROAREN 26AN, OSTEGUNA, arratsaldeko 18:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan aurkeztuko dugu diagnosia. Eta horren ondorioak zuekin partekatu eta eztabaidatu nahi ditugu.
Bertan, alde batetik udalaren jarduna, bertako langileriaren ikuspegia eta emakumeari zuzendutako ekintzen zein emakumeek beharrezko ikusten duten jardunen deskribapena egingo da, egunerokotasunean topatzen dituzten oztopo horien guztien berri emanez.
Bigarrenik, era xume batean ordezkaritzan edo talde politikoetan emakumearen parte hartzearen inguruko gogoetak azaleratuko ditugu.
Eta azkenik, emakumeen eguneroko parte-hartze moduez jardungo gara, eta era berean, emakume zein gizonei egunerokotasunean eragin ezberdindua sortzen dizkieten arauak/ohiturak identifikatuko ditugu.
Honela bada, herritar guztioi dei egiten dizuegu ondorioen aurkezpen honetan parte hartzera. Mila esker aldez aurretik, eta, bertan ikusiko garelakoan, jaso ezazue gure agurra.