Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia
    Laguntza

Berdintasun arloa 

Legegintzaldi honetan, Berdintasun-arloa sortzeko erabaki politiko sendoa hartu dugu, tokiko administraziotik politika zehatza burutzeko, hau da, emakumearen bazterketari aurre egin eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermatuko duen politika burutzeko.

Udalak ardura publikoa eta politikoa dauka berdintasunean oinarritzen den jendartearen alde eta eraldaketa sozialaren alde lan egiteko.

Horretarako, behar diren baliabideak abian jarri behar ditu genero bazterkeriarekin bukatzeko, eta pasaitar emakumeen eskubideak bermatzeko.

Berdintasun-arlotik, genero ikuspuntua kontuan hartzen duen politika zehatza osatu nahi dugu udalerriko emakumeen beharrei erantzuteko.




| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A