Pasaiako Emakumeen egoeraren Diagnosi Parte-hartzailearen baitan, barruti guztietan tailer irekiak egitea erabaki da:
- Antxon, ekainaren 25ean 19:00etan Axular plazan dagoen Kexaldiren lokalean
- Donibanen, ekainaren 30ean, 19:00etan udaletxe zaharrean
- Trintxerpen, uztailaren 2an, 19:00ean, Alkateordetzako Areto Nagusian
- San Pedron, uztailaren 6an, 19:00etan Udal aretoan.
Tailer hauetara, barrutiko emakume guztiak gonbidatzen ditugu, gazteenetatik zaharrenetara. Ordu eta erdiko tailerrak izango dira, eta bertan Pasaiako emakumeek eduki ditzaketen behar, nahi, oztopo, eta, batez ere, euren bizimoduen berri jaso nahi da. Hori dela eta, Pasaiako emakume guztiei dei egiten diegu, etor zaitezten. Tailer hauetan parte hartzeko norbere egunerokoaren berri eduki behar da soilik, ez jakintza berezirik. Eta, beraz, emakume guztiak oso gaituak zaudetela argi daukagu.
Deialdia emakumeei bakarrik zuzendu dizuegu, emakumeen egoera aztertu nahi dugulako. Bizitza publikoan agerian egon ez den
ahots hori entzun nahi dugu. Berdintasuna eraikitzen joateko, gizonen zein emakumeen bizitzen berri jakitea ezinbestekoa delako, bakoitza zein posiziotan aurkitzen den, zein aukera eta zein mugarekin. Beraz, lanketa hori emakumeekin egiten hasiko gara, desoreka konpontzeko
asmotan; historikoki azaleratu ez den ahots hori jasoz.
Edozein duda edo ekarpen izanez gero, jarri mesedez gurekin harremanetan: 943 00 43 20 /
berdintasuna@pasaia.net