Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/09/22
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

Zerga-bulegoa: Errentak eta Zerga-bilketa 

Donibane kalea 19
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Gure helburu nagusia da zuei, zergadunoi, informazioa eta laguntza ematea Udal Ogasunarekiko harremanetan. Datu pertsonalak babesteko betebeharra dela eta, interesduna bera ez baizik hirugarrengo bat denean izapideak egiten dituena, “zergadunaren datuak hirugarrengo bati emateko baimena”, ondo betea, aurkeztu beharko diguzue.

Jakina denez, urtean behin informazio-kanpaina bat egiten dugu. Kanpaina horretan zerga egutegia jakinarazten zaizue, eta zergei buruzko beste informazio batzuk ere ematen zaizkizue.

Errentak

Telefono-zenbakia: 943 344147
Helbide elektronikoa: errentak@pasaia.net

Gure zereginak zerga-erroldetako datuak mantentzea eta eguneratzea dira: zerga-helbideak, titulartasun aldaketak eta beste hainbat izapide, alegia.

Ondasunen ziurtagiriak.

Zerga-ordenantzetan aurreikusitakoaren arabera, udal-tasak eta -zergak likidatzea: ondasun higiezinak (kontribuzioa), ibilgailuak, ura, zaborra, gainbalioak...

Hobariak eta salbuespenak kudeatzea hainbat zergatan.

Zerga-bilketa

Telefono-zenbakia: 943 344149
Helbide elektronikoa: zergabilketa@pasaia.net

Udal-zergak eta -tasak biltzea, baita zuzenbide publikoko beste hainbat sarrera ere (isunak, kanonak...). Bilketa horiek borondatezko epean egin daitezke edo bestela, betearazpenaren bitartez.

Helbideratutako ordainagirien kobrantza kudeatzea.

Ordainagirien, ordainketen sinestamenduen eta halakoen kopiak egitea.

Abisuak bidaltzea, on-line edo finantza-erakunde laguntzaileen bitartez, ordainketak errazteko. Nahiago baduzue aukeran gure bulegora etorri, jakin ezazue banku-txartelaren bidez soilik ordaindu ahalko duzuela.

Ordainketen atzerapenak eta zatiketak, konpentsazioak eta abar bideratzea.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A