Kultura eta Hezkuntza Sailaren helburu nagusia Pasaiako kultur bizitza dinamizatzea eta hezkuntza proiektuen garapena babestea da. Horretarako, hainbat tresna dauzkagu:
- Geure kultur programazioa. Pasaitarrentzako eta inguruko herrietako jendearentzako kultur eskaintza erakargarria egiten saiatzen gara, erakusketak, ikuskizunak, ikastaroak eta abar antolatuz.
- Hainbat argitalpen, gure herriko kulturari eta historiari buruzko hainbat alderdi zabaltzen laguntzen dutenak.
- Daukaten oihartzun eta interesagatik, Pasaiako kultur bizitzarako onuragarriak diren programetarako diru-laguntzak.
- Alderdi artistikoetan sormena sustatzeko lehiaketak.
- Ikastetxeentzako diru-laguntzak, eduki pedagogikoa duten eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko.
Horrez gain, zenbait baliabide eta azpiegitura kudeatzen ditu sail honek: