Gazteria- eta kirol-arloak koordinatzea, planifikatzea, zuzentzea eta kudeatzea; horiexek dira udal-sail honen helburuak.
Helburu horiek betetzeko, eginkizun hauek egiten dira, besteak beste:
- Jarduera-programak planifikatzea eta lantzea, nola haurren, nerabeen eta gazteen arloan, hala kirol-arloan.
- Haurrentzako eta gazteentzako udal- eta kirol-azpiegiturak kudeatzea.
- Gazteria- eta kirol-arloetan ematen diren diru-laguntzak izapidetzea eta arlo horietako elkarteak sor daitezen sustatzea.
- Foru-aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erakundeen diru-laguntzak izapidetzea, betiere, gazteria- eta kirol-arloetakoak.
- Jarduera-arlo bateratuetan harremanak ezartzea beste udal-sail eta erakunde batzuekin.
- Jardute-eremuko gaiei buruzko informazioa ematea eta proposamenak egitea, baliabide hauek erabiliz:
- Gazteria eta Kiroletako Informazio Batzordea. Udal-ordezkaritza duten talde politiko guztiek hartzen dute parte.
- Kiroletako Udal Patronatua. Aurreko batzordeko kideez gain, udalerriko kirol-klubetako ordezkariek hartzen dute parte.
- Gazte-elkarteen elkargune-foroa.
- Ildo horretan, arlo hauetako udal-aurrekontuaren oinarri izango diren zirriborroak prestatzea, aurrekontuak kudeatzea eta bi arloei dagozkien tasez arduratzea.
- Elkarteen udal-erregistroan izena emateko eskaerei buruzko informazioa ematea.