Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2007/10/11
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Zinegotzien banaketa

imagen_trasparente

Hauteskundeetarako araudi orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 179. atalen zehazten da zenbat zinegotzi izango dituen udalerri bakoitzak. Atal horrek honela dio:

179.- 1. Udalerri bakoitzak barruti bat osatzen du, eta eskala honek ezartzen du zenbat zinegotzi dagozkion:

Zinegotziak
250 egoiliar arte
5
250tik 1.000ra 7
1.001etik 2.000ra 9
2.001etik 5.000ra 11
5.001etik 10.000ra 13
10.001etik 20.000ra 17
20.001etik 50.000ra 21
50.001etik 100.000ra   25

Beraz, Pasaiari 17 zinegotzi dagozkio; izan ere, 2006ko abenduraren 31ko datuen arabera, Pasaiak 16.194 biztanle ditu (Pasaiako biztanleriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen: Demografia)

Zinegotzien banaketarako, beste hauteskundeetan egiten den modura, D"Hont Legea erabiltzen da. Laburbilduz hau egiten da:

Zerrenda bakoitzak jaso duen boto-kopurua banatuko diren karguen arabera zatitzen da; alegia, "A" taldeak lortutako botoak lehenik zati 1, ondoren zati 2, ondoren zati 3... 17ra iritsi arte. Talde guztiekin gauza bera egiten da.

Lortzen diren 17 zatidura handienek jasoko dute kargua (irudian gorriz azaltzen direnak. Egin klik gainean, handitzeko).


 

<br/>
(Irudia haunditzeko, klik egin gainean)

 

| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A