Azalpena
Zerbitzu hauek jartzen dizkie eskura Euskara Zerbitzuak udalerriko elkarteei, merkataritza-establezimenduei eta enpresei:
. Euskarazko testuen zuzenketa.
. Erdarazko testuen itzulpena.
. Hizkuntza-aholkularitza.
Harremanetarako eta eskaera egiteko lekua, telefonoa eta ordutegia
Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzua
Euskadi etorbidea, 61
943-004330
euskara@pasaia.net
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
Eskaera egiteko epea
Beharra dagoenean.
Betebeharrak eta beharrezko dokumentuak
Zerbitzu honetaz baliatzeko bete beharreko baldintzak:
-Pasaian kokatutako elkartea, merkataritza-establezimendua edo enpresa izatea. Ez da partikularrentzako itzulpenik egingo.
-Erakunde ofizialen menpeko erakundea ez izatea.
-Idatziak edo testuak jendaurrean zabaltzeko izatea.
-3 orri baino gehiago ez izatea.
-Testua euskarri informatikoan aurkeztea.
Izapideak egiteko epea
2-5 egun