Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/13
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Euskara ikasteko laguntzak

Azalpena
Euskara ikasten ari diren herritarrei, merkatariei, herriko elkarteetako begiraleei.... ikasketa horiek egiteko diru-laguntzak ematen dizkie Pasaiako Udalak.

Harremanetarako eta eskaera egiteko lekua, telefonoa eta ordutegia
Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzua.
Euskadi etorbidea 61.
943-004330
euskara@pasaia.net
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.

Eskaera egiteko epea
Ikastaroa amaitu eta hilabeteko epean.

Betebeharrak eta beharrezko dokumentuak
Bete beharreko baldintzak:
1. Pasaian erroldatuta egotea.
2. Ikastaroan ematen diren ikastordu guztietatik gutxienez % 85 jaso behar ditu.
3. Ikastaroa amaitzea.

Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentuak:
1. Langabetuek: gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen txartel eguneratua aurkeztu behar dute; horrelakorik izan ezean, ikastaroa hasi baino lehen atera behar dute langabezia-txartela.
2. Ikasleek: ikasturteari dagokion ikasle-txartela.
3. Euskaltegiaren txostena: ikaslearen aprobetxamendua (asistentzia) eta jarrera azaltzen dituena.
4. Udalerri honetan bizi direla egiaztatuko duen errolda-ziurtagiria. Gutxienez urtebeteko antzinatasuna eskatuko da.
5. Matrikularen ordainagiria.
6. Nortasun-agiriaren fotokopia


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A