Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2007/07/27
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Erroldatze-ziurtagiria

Azalpena
Titularra ziurtagirian adierazten den udalerrian eta helbidean bizi dela justifikatzen eta egiaztatzen du.

Harremanetarako eta eskaera egiteko lekua, telefonoa eta ordutegia
Pasaiako Udala. Errolda eta Erregistroa.
Donibane kalea 118, 20110, Pasaia.
943 344034
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Eskaera egiteko epea
Edozein unetan.

Betebeharrak eta beharrezko dokumentuak
- Udalerrian erroldaturik egotea.
- Eskaera egiteko udaletxera joan behar du interesdunak.
- Baimendutako pertsonek ere eska dezakete, baina, horretarako, baimentzen duenaren sinadura eta nortasun-agiriaren fotokopiak behar dira.
- Edo, bestela, eskatzen duen pertsonak interesdunaren dokumentu originala aurkeztu beharko du (nortasun-agiria, pasaportea...).
- Ez da eskaera-orririk egin behar.

Izapideak egiteko epea
Momentuan.

Tasak eta ordaintzeko era
Ez dagokio.

Honi lotutako beste izapide batzuk
Bizikidetza-ziurtagiria.


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A