Pasaiako Udalak Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzarekin akordioa egin zuen udal mailako etorkinen harrera-sarean esku hartzearren. Akordio horren ondoren 2004 urtean Oarsoaldea Eskualde-garapeneko Sozietateari agindu zion udalerrian bizi diren Europar Komunitatetik kanpoko etorkinei buruzko azterlana egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko immigrazioaren fenomeno orokorrari erantzuteko, eta bereziki Pasaiakoari.
Komunitatetik kanpoko etorkinen beharren diagnosia eta prospektiba egiteko ardura Oarsoaldea elkarteak zuzendutako lan talde batek hartu zuen; lan talde horrek Farapi antropologia aplikatuko aholkularitza enpresaren laguntza izan du lan horretan.
Txosten hau Pasaiako udalerrian bizi diren komunitatetik kanpoko etorkinei buruz egindako ikerketa-diagnosiaren laburpena da. Immigrazioaren Tokiko Plana lantzeko oinarri sendo eta kontrastatua emango duten emaitzen eta gomendioen arteko zenbait biltzen dira bertan; baliabide erabilgarriak Europar Batasunetik kanpoko etorkinen artean atzemandako premietara egokitzea eta haiek udalerriko bizitzan integratzeko aukera sustatzea du helburutzat plan horrek.
Pasaian, tradizio luzea du immigrazioak; hain zuzen ere, biztanleria guztiari buruz atzerritarren ehuneko handiena duen Gipuzkoako udalerria da. Oro har, aldez aurretik komunitatetik hona izandako immigrazioaren ondorioz, immigrazio portugesaren ondorioz nagusiki.
Nolanahi ere, azken urteetan, komunitatetik kanpoko immigrazioak nabarmen egin du gora. Eta, hain zuzen ere, Europako Ekonomia Esparrutik kanpoko herrialdeetatik etorri eta eskualde honetan bizi diren etorkinen egoeraz dihardu ikerketa honek. Zehaztu beharra dago ikerketa hau egitean ez direla kontuan hartu beste herrialde batzuetako etorkinak, adibidez, Ipar Amerikakoak, Australiakoak, Japoniakoak, etab., oso bestelako egoera eta beharrak dituztelako.
Ikerketaren edukiari dagokionez, azterketaren helburu orokorren arabera egituratu dira edukiak:
Dokumentua eskuratu nahi baduzu, klikatu behean azaltzen den loturan.