Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/05/14
Seleccione su idioma:
Pasaia
     

Gizarte Zerbitzuak

Pasaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saila udalerriko herritarren eta taldeen zerbitzura dagoen zerbitzu publiko irekia da, eta helburu hauek betetzeko egiten du lan: bizi-kalitatea hobetzeko eta ongizate biologikoa, psikologikoa eta soziala sustatzeko.

Horretarako, jarduera hauek gauzatu nahi ditu:

  • Udalerriko aberastasuna hobeto banatzen laguntzea.
  • Herritar guztien informaziorako eta orientaziorako eskubidea bermatzea, eta bizikidetzarako euskarriak ematea nor bere ingurunean era autonomoan bizi dadin.
  • Sozializazioaren eta baliabide normalizatuen alde egitea, bazteketa-egoeran, egoera okerretan eta egokitu ezinezko egoeretean daudenen zerbitzu-sistema normalizatze aldera.
  • Ingurunea sentiberatzea eta herritarren erantzuna bultzatzea, gizarte-bazterketa egoerak eraginda herritarrek arazoak dituztenerako.

Horiek lortzearren, zenbait estrategia garatzen dira, informazio-, orientazio- eta bitartekaritza-arlokoak; nork bere gaitasuna lortzeko euskarriak eskaintzen dira; hezkuntza ez-formala ematen da eta errehabilitaziorako, sustapenerako eta gizarteratzeko lankidetza eskaintzen dira. Hori guztia koherentziaz txertatzen da ardura publikoa duen udalaren Gizarte Zerbitzuen Sailean.

Adi berean, beste erakunde publikoetako zerbitzu-sistema batzuekin elkarlanean, zerbitzuak herritarrengandik hurbil jarrita eta nola ez, oso garbi edukita banakoek eta taldeek eskubidea dutela duintasunerako eta intimitaterako, arreta pertsonalizatua jasotzeko, desberdina izateko, nork bere erara antolatzeko norbere bizia, berdintasunerako, gizarte integraziorako, partaidetzarako eta garapen oso eta askerako.

Gizarte Zerbitzuaetako folletoa 8 hizkuntzatan

Informazio-liburuxka euskaraz, gaztelaniaz, portugesez, arabieraz, errumanieraz, frantsesez, ingelesez eta txineraz: Informazio-liburuxka.pdf


  • Erlazionatutako ordenantzak:
| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A