Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/11/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Pasaia

?

2011ko azaroak 20: Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna 

TRATU ONA NAHI DUT! PASA HITZA!

Pasaiako Udala aurrera egiten ari da udalerriko haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko eta haien beharrei erantzuna emateko Udal Planaren ekimenean. Hartara, adingabekoek euren eskubide guztiak bermatuta izatea ziurtatu nahi du; betiere, arrisku eta babes gabezia egoeren prebentzioa eginez; elkarreragina sustatuz, kultura anitzaren aldeko errespetua oinarritzat hartuta; eta lan egiteko modu berriak ezarriz, eskubideen sustapenean erantzunkidetasuna bultzatze eta bermatze aldera. Horrekin guztiarekin, tratu onaren aldeko prebentzioa eta sustapena oinarrizko ardatzak dira.

 Helburu horretan sakontzeko gizarte-sare sendoa osatu da, eta bertan parte hartzen ari dira udala, eta udalerriko hezkuntzakomunitateak eta gizarte-eragileak.

 Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna garrantzi handikoa da haurren eskubide eta betebeharren aitortzan. Egunari dagokion sona emateko, datorren ostiralean, azaroak 18, Pasaiako lau barrutietan jarduera batzuk antolatuko ditugu, eta parte hartzera pasaitar guztiak gonbidatu nahi ditugu.

Gainera, eta lan ardatz horren barruan, datorren larunbatean, azaroak 19, IKUSKAren aurtengo amaierako ekitaldian, haur eta nerabeen eskubide eta betebeharrei buruz, ikastetxeek eta hainbat elkartek egindako film laburren proiekzioa emango da. Hona hemen film labur horien aurrerapen txikia. Animatu, etorri, parte hartu eta pasa hitza!
 

2011KO azaroaren 18a: HAUR ETA NERABEEN NAZIOARTEKO ESKUBIDEEN ALDEKO EGUNA

GOIZEKO JARDUERAK:

Goizeko 12:00etan hezkuntza-komunitateetan ekintza berezi bana antolatuko da.

ARRATSALDEKO JARDUERAK:

 

SAN PEDRO

TRINTXERPE

ANTXO

DONIBANE

Non

San Pedroko frontoian

Azkuenetik Serafin Esnaola plazara

Zumardian eta Kultur Etxean

Donibaneko frontoian

Jarduera

    • 17:30 Altxorraren bila.
    • 18.30 Plaza dantza
    • 19:00 Haurren eta nerabeen eskubide eta betebeharren irakurketa
    • Txokolate-jana
    • 18:30 Kalejira Azkuenetik Serafin Esnaola plazara
    • 19:00 Haurren eta nerabeen eskubide eta betebeharren irakurketa
    • Txokolate-jana

 

    • 17:30 Plaza dantza
    • 18:00 Haurren eta nerabeen eskubide eta betebeharrei buruzko film laburren emanaldia.
    • Txokolate-jana
    • 19:30 Gazteentzako tailerrak
    • 17:30 Haurrentzako jolasak
    • 18:30 Haurren eta nerabeen eskubide eta betebeharrei buruzko film laburren emanaldia.
    • Txokolate-jana

Partaideak

Lamiak dantza taldea
Txasiss
Itsas gela
Pasaiako Txorimaloak
Antxeta elkartea

Boveda
Ekaitza
Fama

2Daide eta Kuadrilategi
Alkartxiki dantza taldea

Bixi-Bixi
Itsas-Mendi elkartea

Ikuska Film Laburren erakustaldian aste barruan haurren eta nerabeen eskubideei eta betebeharrei buruzko film laburren emanaldiak izango dira.

Bukatzeko, hilaren 19an, larunbata, Trintxerpeko Alkarteordetzan, emanaldi berezia izango da eta film guztiak emango dira, arratsaldeko 17:00etan

Partaideak:

  • Pasaiako Udala
  • La Anunziata ikastetxea
  • Pasaia Lezo Lizeoa
  • Karmengo Ama ikastetxea
  • Lamiak dantza taldea
  • Txasiss
  • Boveda aisialdi taldea
  • Ekaitza aisialdi taldea
  • Pasaiako Txorimaloak
  • Fama
  • Antxeta Elkartea
  • Alkartxiki dantza taldea
  • 2Daide
  • Kuadrilategi
  • Bixi Bixi
  • Itsas mendi Elkartea


| Donibane Kalea , 19 - (20110). Telefonoa:943 344034, Faxa:943 515447 | © Pasaiako Udala. IFK P2006900-A