Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat.
Eskaerak aurkezteko epea 2009ko irailaren 1etik 30era irekiko da. Eskaera-eredua Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Saileko bulegoan jaso daiteke, Euskadi Etorbidea, 27 behean; edo udaleko web-orrian: www.pasaia.net.
2008an diru-laguntzak jaso zituzten gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek justifikatu egin beharko dute diru-laguntza hura, baldin eta 2009ko diru-laguntza jaso nahi badute. 2009ko irailaren 30ean bukatuko da justifikazio horiek aurkezteko epea. Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren bulegoan aurkeztu behar dira horiek.
Pasaian, 2009ko abuztuaren 31n.