
Sukaldaritza
Zer-nolako zentroa da?
Lanbidea ikasi, DBHko titulua eskuratzeko prestakuntzarekin jarraitu, eta lanean hasi nahi duten gazteentzako da Udalaren Hasierako Lanbide Prestakuntzako zentroa da.
Nolakoak dira bertara ikastera joaten diren ikasleak?
DBHn ezarritako helburuak gainditu ez dituzten 15 eta 18 urte bitarteko gazteak dira.
Zeintzuk dira gure helburuak?
- - Lan-munduan sartzeko aukera izatea, lanbide bat ikasi eta gero.
- - Hizkuntza- eta zientzia-ezaguerak izatea DBHko titulua eskuratzearren.
- - Gaztearen heldutasunean eragitea eta laguntzea.
Eskolaren eskaintza. Espezialitateak:
- - Iturgintzako eta berokuntzako langilea.
- - Sukaldaritzako eta zerbitzari-lanetako langilea.

Iturgintzako lantegia
Nola antolatzen dira programak?
Bi ikasturte dira:
Lehenengo ikasturtea:
- Lantegia: aukeratzen den lanbiderako trebetasunak eta ezaguerak eskuratzea.
- DBHrako prestakuntza zentroan bertan.
- Tutoretza eta orientazio zerbitzua.
Bigarren ikasturtea:
- Lantegia: aukeratzen den lanbiderako trebetasunetan eta ezagueretan sakontzea.
- DBHrako prestakuntza zentroan bertan.
- 350 ordu enpresetan praktikaldian. Prestakuntza laneko zentroetan.
- Erdi Mailako Heziketa Zikloko atariko probarako prestakuntza.
- Tutoretza eta orientazio zerbitzua.
Kokalekua. Harremanetarako.
Eskola Bidasoa kaleko 1-3 zk.an dago, Trintxerpen, Pasaian.
Bisitak eta matrikulak egiteko deitu telefono honetara: 943 404894. Gure posta elektronikoa hau da: cip@pasaia.net