Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko azaroaren 14ko Euskara Batzorde Informatiboaren irizpena aztertu ondoren, hauxe erabaki zuen :
"Eskolatik kalera" egitasmoko hitzarmena sinatua duten elkarteetako begiraleei, begirale eta zuzendari ikastaroak euskaraz egiteko diru-laguntza lerroa irekitzea, euskaraz jardun behar duten begiraleek prestakuntza euskaraz jaso dezaten.
Diru-laguntza kopurua:
Matrikularen %100 diruz lagunduko da eta diru-itzulketa bi alditan egingo da ; lehenengoa, %50a, ikastaro hasieran, eskaera eta ordainagiria aurkezten direnean eta bigarren %50a ikastaroa amaitu eta ezarri diren baldintzak bete dituztela egiaztatzen dutenean.
Betebeharreko baldintzak: